Etxenagusiaren argazki bilduma gailendu da

Uztarria.eus 2006ko mai. 8a, 18:53

XXIX. Udaberriko Argazki Rallyko argazki bildumarik onena IƱaki Etxenagusia azpeitiarrarena izan da, baina estu ibili da. Bigarren sailkatu den Juan Mari Ibarzabalen bildumak eta Etxenagusiarenak berdinketa izan zuten. Sari banaketa larunbatean (hilak 6) Tren Museoaren aretoan egin zuten. Aurtengo argazki rallyan 43 partaide izan dira. Argazkian, saritu guztiak.