Zabaldu dute Loiolabide-Zahar elkartea

Uztarria.eus 2006ko mai. 19a, 13:06

Aurreko asteburuan zabaldu zuten Loiolabide-Zahar elkarte berria. Herrian 31 soziedade daude, eta uda inguruan 32.a zabalduko dute. Loiolabide-Zaharren 25 bazkide dira, "baina urte bukaerarako 50 bat lagun izatea espero" dute Santi Merino elkarteko lehendakariordeak Uztarriak maiatzako aldizkarian herriko soziedadeen inguruan egin zuen erreportajean adierazi zuenez. (Argazkia elkarteko inaugurazio egunekoa, maiatzaren 13a, da) Informazio gehiago