Pausoz pauso, presoen eskubideak aldarrikatuz

Uztarria.eus 2006ko api. 10a, 19:23

Ehunka lagunek presoen eskubideak aldarrikatu zituzten larunbatean (hilak 8) Amnistiaren Aldeko Mugimenduak antolatutako Pausoz Pauso ekimenaren baitan, Zarauztik Azkoitira arteko bidea oinez eginez. 18:00ak aldera iritsi zen ibilaldia Azpeitira, eta jende ugarik bat egin zuen martxarekin herritik pasatzean.