EHEren elkarretaratzea

Uztarria.eus 2006ko api. 5a, 12:07

Astelehenean, Azpeitiko Euskal Herrian Euskaraz taldekoek, Sanjuandegiko biribilgunean elkarretaratzea egin zuten astelehenero bezala, 'Anbulatorioan mediku euskaldunak noizko?' lelopean. Astelehenero biltzen dira herriko puntu batean, 19:00etan. EHEren helburua, herritarrei "anbulatorioan euskararekin dagoen arazoaren berri ematea" da. Orain arte, herriko beste gune batzuetan ere elkartu izan dira.