Derrick Crayton Iraurgi ikastetxeko ikasleekin

Uztarria.eus 2006ko mar. 17a, 13:08

Atzo (osteguna) Iraurgi ikastetxeko haurrekin izan zen Derrick Crayton Lan Mobel Iraurgi taldeko jokalaria. Haurrez inguratuta ibili zen Betharramdarretako jolas lekuan, batera eta bestera autografoak banatzen eta argazkiak ateratzen. Larunbatean (hilak 18) izango da Craytonen benetako jokoa ezagutzeko aukera. Lan Mobel Iraurgik Iruñeko Alvecon taldearen aurka jokatuko du, 18:30ean, kiroldegian.