Amets Cañizares, Azkue lehiaketan saritua

Uztarria.eus 2006ko mar. 17a, 12:55

Asteartean (hilak 14), Resurreccion Maria de Azkue literatur lehiaketako sariak banatu zituzten Euskaltzaindiak eta BBk fundazioak, lehenengoak Bilbon duen egoitzan. Sarituen artean, Ikasberri Azpeitiko Ikastolako Amets Cañizares 11 urteko ikaslea izan zen. Cañizaresek A mailan hirugarren saria irabazi zuen, 'Inoiz ikusi gabeko ama' ipuinarekin. Irudian, eskubialdean agertzen da azpeitiar saritua.