Osatu dute Aitonenako zuzendaritza batzorde berria

Uztarria.eus 2006ko mar. 1a, 16:48

Aitonena Azpeitiko jubilatu eta pentsionisten elkarteak zuzendaritza aldaketa izan du. Juan Luis Larrañaga, Joseba Larrañaga, Manuel Etxaniz, Agustina Zulaika, Maritxu Unanue eta Gloria Odriozola dira zuzendaritza osatzen dutenak orain. Bi urtean behin kide berriak sartzen dira zuzendaritzan. Aurten, lehendik zeuden lau kidek jarraituko dute eta sartu diren berriak bi dira: Juan Luis Larrañaga eta Joseba Larrañaga. Dagoeneko lanean hasita daude denak, eta lehen egitekoa 2006ko bazkidetza kobratzea izango dute.