Torturaren aurkako ekimena egin dute

Uztarria.eus 2006ko ots. 9a, 16:35

Torturaren aurkako ekimena egin dute zenbait herritarrek, Landetako biribilgunean, 'Torturarik, inkomunikaziorik ez' lelopean. Iaz, 57 atxilotutatik 52 lagunek torturak salatu zituztela adierazi du Askatasunak. Bihar (hilak 10) 17:30ean, Donostian torturaren aurka egingo den manifestaziorako deia egin dute, baita datorren asteartean, herrian torturaren aurka egingo diren ekimenetarako ere.