Martxoaren 8ko kartel irabazlea

Uztarria.eus 2006ko ots. 22a, 17:05

Urtero bezala, Urola Kostako Emakume Feministen Koordinakundeak kartel lehiaketa antolatu zuen martxoaren 8a dela eta. Aurreko astean bukatu zen kartelak aurkezteko epea, eta parte hartzaileen artean aukeratu duten kartela iruditan dagoena da; Iraia Elias zarauztarrarena. Eliasek 200 euroko diru saria irabazi du.