Jai giroa 'Hitza'-ren festan

Uztarria.eus 2006ko ots. 21a, 18:46

Atzo, astelehena, bete zituen 'Urola Kostako Hitza'-k bi urte. Denbora tarte honetan, astelehenetan eta opor egunetan izan ezik, harpidedunen eskura iritsi da eskualdeko herrietako albiste eta gertakarien berri emanez. Atzo, astelehena, izan bazen ere 'Hitza'-ren urtebetetzea, larunbatean ospatu zuten Azpeitiko AƱota sagardotegian, eta giro paregabea izan zen bertan.