Gaztetxoak fin entseguetan

Uztarria.eus 2006ko urt. 16a, 16:44

Ostiralean, urtarrilaren 13an, haurren danborradako lehenengo entsegua izan zen. Gaztetxoek azoka plazako bigarren solairuan egiten dituzte entseguak. Gaur (astelehena) ere entsegua izango dute 16:00etan. Aurtengo sansebatian eguneko haurren danborradan talde berri bat izango da; Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegaraikoek talde berri bat aterako baitute. Guztira, 11 talde izango dira haurren danborradan. Informazio gehiago