Danborradako lehenengo entseguak

Uztarria.eus 2006ko urt. 12a, 10:47

Atzo, urtarrilak 11, sansebastianetako danborradako helduen lehenengo entsegua izan zen. 2006ko danborrada berrikuntzekin dator, horien artean entseguak egiteko tokia. Aurten aurrenekoz helduek Izarraitz pilotalekuan egingo dituzte entseguak. Gaur, 21:00etan ere helduek entsegua izango dute. Ostiralean berriz, gaztetxoenen txanda izango da. Hauek, azoka plazan egingo dituzte entseguan 16:00etan. Informazio gehiago