Aurkeztu dute danborradako CDa

Uztarria.eus 2006ko urt. 7a, 16:43

Gaur (hilak 7) aurkeztu dute, udaletxean, danborradako CDa. Herriko musika bandaren eta danborradako taldeen artean grabatu zuten duela aste batzuk. Aurkezpena udaletxean egin ondoren, arkupeetan saioa egin dute bandak eta taldeek (argazkian). CDa gaur hamar eurotan zegoen saltzen, bihartik hamabostean (Ametsa, Pastorkua, Eguzkitza eta Juantxo Txiki tabernetan).