Bertso Egunean azpeitiar ugari oholtza gainean

Uztarria.eus 2006ko urt. 30a, 14:27

Larunbateko (hilak 28) Bertso Egunean Kursaaleko aretoa leporaino bete zen. Aurten, bertsolariak eta bertsolaritza nondik datozen ekarri nahi izan dute gogora antolatzaileek. 60 urtetik gorako 11 bertsolarik duela berrogei urteko bertso giroa irudikatu zuten oholtza gainean. Bertsolari horien artean ziren Joxe Agirre, Jose Luis Gorrotxategi, Imanol Lazkano eta Joxe Lizaso azpeitiarrak. Laxaro Azkune ere gaijartzaile lanetan aritu zen. Informazio gehiago