Zaldi gainean bandera astinduz

Uztarria.eus 2006ko urt. 5a, 15:13

Aspaldidanik ospatzen da herrian urtarrilaren 19an helduen danborrada. Gaur egun hogei taldek eta egundaka danborjolek irten ohi dute. Baina orain urte batzuk bestelakoa zen itxura. Garai batean, banderaduna ere zaldi gainean joaten zen, bandera astinduz. desfileari begira, orain baino jende gutxiagok egin beharko zuen, bestela zaldia ederki beldurtuko zen. Argazkia, Uztarria herri aldizkariaren urtarrileko zenbakiko 'Ikustekoa!' atalean dago.