Iñigo Esnal zenaren omenaldia Gaztetxean

Uztarria.eus 2005ko urr. 24a, 16:09

Iñigo Esnal zenaren oroimenez haren lagunek kontzertu emanaldiak antolatu zituzten ostiralean eta larunbatean (urriak 21ean eta 22an). Esnal azkoitiarra zen, baina asko ibiltzen zen Azpeitian, eta lagun giroa egina zuen bertan. Horregatik Azpeitiko Gaztetxean izan ziren 16 talderen kontzertuak bi egun horietan, 'Gure omenaldi onena, oromena' lelopean.