Azpeitiko gehiengo sozialak Udalak 'Hitza' diruz lagun dezala eskatzen du

Uztarria.eus 2004ko aza. 16a, 18:18

Esparru ezberdinetako ia 50 elkartek eta 150 herritarrek Azpeitiko Udalak 'Urola-Kostako Hitza' diruz lagun dezala eskatu dute. Laguntza eskatzeko arrazoiak hauek dira: euskarazko prentsa delako eta euskaltzalea; kalitatekoa eta plurala delako; azpeitiarrentzat zerbitzua eta plaza delako; euskarazko komunikabide indartsuak behar ditugulako; azpeitiarrek 'Hitza' nahi dutelako (2.200 ale banatzen dira egunero herrian). Eskaera: azpeitiar bakoitzeko hiru euro urtean, aurtendik bertatik. Informazio gehiago