Antzerki Topaketetan Lakrikun

Uztarria.eus 2004ko aza. 12a, 18:07

XXII. Antzerki Topaketen beste saio bat ikusteko aukera da, gaur, ostiralean. Lakrikun taldeko partaide diren Alaitz Olaizola, Idoia Uranga eta Gurutze Eizmendi aktoreek "Greban gaude" antzezlana eskainiko dute. 21:30ean hasiko da.