Azpeitiarrak ere 'Eskerrik asko, Paisos Catalans' festan

Uztarria.eus 2003ko urr. 1a, 20:39

Joan zen igandean izan zen 'Eskerrik Asko Paisos Catalans' festa Bartzelonan. *Berria* egunkariak antolatu zuen festa, kazetaren sorrerarako Kataluniako herritarrek egin duten lana eskertzeko. Azpeitiar bat ere hantxe zen. Ekitaldian, dantzan. Maite Juaristi Bartzelonan ari da fisioterapiako ikasketak egiten. Bartzelonako Euskal Etxeko dantza taldearekin euskal dantzak egin zituen.