Mikel Labaka futbolaria lesionatu egin da

Uztarria.eus 2003ko ira. 8a, 21:35

Realak utzita Ciudad de Murcian jokatzen duen Mikel Labaka futbolaria atzo lesionatu egin zen Cordobaren aurkako partiduan (1-1). Belaunean min hartu zuen eta ikusteko dago oraindik futbolean jokatu gabe zenbat denboran egon beharko den. Irailaren 17an egingo diote ebakuntza. Informazio gehiago