Koronabirusa Azpeitian

Eguneko zentrorako itzulera

Uztarria.eus 2020ko eka. 12a, 14:05

Koronabirusak eragindako osasun krisiaren ondorioz, martxoaren erdialdean itxi zituen ateak Azpeitiko Bistaeder eguneko zentroak. Zentroen erabiltzaileak azken hiru hilabeteetan beren etxeetan egon dira. Astelehenean, ekainaren 8an, berriro ateak ireki zituen eguneko zentroak, eta hasi dira erabiltzaileak hara joaten. Mailo Eizagirre (Azpeitia, 1943) eguneko zentroko erabiltzaileetako bat da. Zentrorako itzulera nola bizi duen azaldu du hark, eta bertan hartuta dituzten segurtasun neurrien berri eman du.