Koronabirusa Azpeitian

Saltzaile guztiak itzuli dira azokara

Uztarria.eus 2020ko eka. 2a, 14:42

Alarma egoera ezarri zutenetik lehenengoz, asteartetako azokan izan ohi diren postu guztiak jarri dituzte gaur herrian. Hori bai, herritarren osasuna eta segurtasuna bermatzeko beharrezko neurri guztiak hartuta egin dute azoka, eta horregatik, postu batzuk plazan eta besteak Betharrametako jolastokian jarri dituzte.