Koronabirusa Azpeitian

Udaberri kolorez

Uztarria.eus 2020ko mai. 23a, 12:12

Oharkabean iritsi zen aurten udaberria. Konfinamendua tarteko, nekez goza zitekeen inguruko paisaiaz orain gutxi arte. Herritarrak barruan sartuta, baina, naturak bere bidea egiten jarraitu du eta irudi ederrak utzi zituen, aurten ere, udaberri hasierak. Horietako batzuk jasotzeko aukera izan zuen Alex Berasategi argazkilariak, eta haren irudi bildumarekin osatuta dago Klik! argazki-erreportajearen atala 2020ko maiatzeko Uztarria aldizkarian.