Koronabirusa Azpeitian

Nola daramate konfinamendua mugetatik gertu bizi diren herritarrek?

Uztarria.eus 2020ko mai. 9a, 13:36

Koronabirusak eragindako krisialdiak herritik mugitu ezina ekarri die biztanle guztiei. Dena dela, badira herri batetik besterako mugetatik gertu bizi diren herritarrak Urola Kosta eskualdean. Besteak beste, Nuarben bizi da Mertxe Urtuzaga; Beizama eta Azpeitia artean banatuta dago auzoa. Era berean, Matxinbentako esperientzia azaldu du Asier Aranbarrik: Ezkio-Itsaso, Azpeitia eta Beasain biltzen ditu auzoak. Aia eta Orio arteko mugaz nahiz Elkano auzoaz ere hitz egin dute gune horietako bizilagunek.