Euskaraldia 2020

Zinea euskaraz? Aukera pila bat dago!

Uztarria.eus 2020ko api. 29a, 13:59

Itziar Ituñok dion moduan, asteazkena ikuslearen eguna izaten da. Zergatik ez dugu zinea euskaraz ikusteko eguna bihurtzen? Hamaika ez, hamabi aukera ditugu horretarako, eta urrutira joan gabe, gaur, hemen bertan, Uztarria.eus-en, Elkano: lehen mundu bira ikus ahal izango da 16:00etan. 21:00etan, berriz, Gartxot filma izango da ikusgai Erlo Telebistan. Ikusi zinea euskaraz!

Eta ez ahaztu, erabili #EtxealditikEuskaraldira #azpeitia @Euskaraldia_Azp @euskaraldia.