'Zer ari da gertatzen?', Deñek konfinamenduan sortutako kantu berria

Uztarria.eus 2020ko api. 27a, 21:08

Bere bosgarren kantua sortzeko baliatu du konfinamendua, besteak beste, Deña Garcia-Bravo abeslariak. Zer ari da gertatzen? izenburua du Deñeren kantu berriak, eta atzotik ikusgai dago Youtuben etxean grabatutako soinua eta irudiak koronabirusaren pandemia uzten ari den beste irudi batzuekin uztartuta osatu duten bideoa.

Gaztea Maketa Lehiaketan, momentuz hirugarren

Bestetik, etzira arte, apirilaren 29a arte, eman daiteke botoa 29. Gaztea Maketa Lehiaketaren entzuleen sariduna erabakitzeko, eta bozketa horretan hirugarren tokian dago uneotan Deñe, Azken agurra abestiarekin. Lehiaketaren 2020ko edizio honetako hogei finalistetako bat da Urrestillako musikaria.