Koronabirusa Azpeitian

Sei aste eta gero, umeak kalera atera dira

Uztarria.eus 2020ko api. 26a, 22:51

Zer egin dute etxeko txikienek gurasoekin kalera irten direnean? Nola hartu dute gurasoek Espainiako Gobernuaren azken erabakia? Galdera horiek eta gehiago egin dizkie Erlo Telebistak eskualdeko herrietako hainbat familiari; tartean, Azpeitiko Artetxe-Aramendi sendiari. Bost seme-alaba dituzte, eta horiek kalera ateratzeko aukera izan dute gaur, herriko beste haur eta gaztetxoren gisan.