Koronabirusa Azpeitian

Koloretako zapiak, haur eta gaztetxoen alde

Uztarria.eus 2020ko api. 16a, 19:30

Herritar talde batek deituta, etxeko txikienen omenez zapi koloretsuak eskegi dituzte herriko zenbait balkoitan eta leihotan gaur, osteguna. Sare sozialetan honako mezua zabaldu dute: "Zenbat ume hilabete batez etxean sartuta. Zenbat irribarre barruetan ezkutatuta. Atera ditzagun etxeko balkoietara gure herriko izartxo hauek". Esan eta egin, besteak beste, Erdikalean eta Olazko Amaren plazan ikusi ahal izan dira zapi koloretsuak.