Alberto Zabala: "Orokorrean, herri txukuna da Azpeitia"

Uztarria.eus 2020ko api. 16a, 11:30
Alberto Zabala.

Zabor biltzailea da Zabala eta berak erantzun ditu Maialen Etxaniz kazetariak ofizioen elkarrizketa laburrerako egindako galderak, 2020ko apirileko Uztarria aldizkarian.

Zer lan egiten dituzu?

Kamioia gidatu, zaborra bildu, edukiontziak eta horien guneak garbitu...

Ofizioaren alderik onena?

Ez dela batere monotonoa. Gainera, asko gustatzen zait aire zabalean lan egitea.

Eta lanaren alderik txarrena?

Urtean 365 lan egun ditugula.

Herri txukuna al da Azpeitia?

Orokorrean, bai.

Lan gehien noiz?

Gabonetako kontsumo garaian.

Gaupaseroekin topo egitean...

Normalean jendea umoreko egoten da eta ez dugu arazorik izaten.