#EtxetikMundura

Ainhoa Martin eta Aitor Narbaiza, etxetik mundura

Uztarria.eus 2020ko api. 6a, 22:00

Ainhoa Martin eta Aitor Narbaiza musikariak izan dira gaur, astelehena, #EtxetikMundura egitasmoko protagonistak. Urola Komunikazio Taldeko (UKT) tokiko gainerako hedabideetan ere beste hainbat saio ikusi ahal izan dira gaur. Maxixatzen.eus-en Itziar Eliasek umorez jantzitako bakarrizketa eskaini du, Zarauzkohitza.eus-en Twin Jackal Taldeak Londresko etxeetatik eskainitako emanaldi akustikoa izan da ikusgai eta Karkara.eus-en Ane Erkizia musikariarena. 

Koronabirusaren eraginez hartu du UKTk #EtxetikMundura egitasmoa martxan jartzeko erabakia; izan ere, duela hiru astez geroztik bertan behera utzita daude kultur emanaldi eta saioak. Sortzaileen jarduna etxeetara irits daitekeelakoan, baina, bideo bidezko formatuak erabiltzea erabaki du, sorkuntza herritarren etxeetara eramateko asmoz.

Tokian tokiko saioen iragarpenen zerrendetan agertzen ez diren sortzaileek ere izango dute egitasmoan parte hartzeko aukera. Horiek bideoak zuzendaritza@ukt.eus e-posta helbidera bidali besterik ez dute; edozein kultur adierazpenekin lotutako emanaldiak onartzen dira. Beraz, animatu eta bidali zuen bideoak!