Rosa Urkizu: "Gazteak oso gutxi eta oso tarteka etortzen dira"

Uztarria.eus 2020ko api. 4a, 11:35
Rosa Urkizu, lantokian. (Maialen Etxaniz)

Kioskoko langilea da Urkizu eta berak erantzun ditu 2020ko martxoko Uztarria aldizkarian Maialen Etxaniz kazetariak ofizioen elkarrizketarako egindako galderak.

Zer saltzen da gehien?

Egunkaria, dudarik gabe.

Saldu gabeko egunkariekin...

Itzuli egiten ditut. Gero zer egiten duten... Auskalo.

Kioskoa: egunkaria erosteko, eta...

Autobuseko txartela kargatzeko edo fotokopiak ateratzeko.

Bezero gazterik bai?

Oso gutxi eta oso tarteka.

Lanerako: goiza edo eguerdia?

Goizeko ordu txikiak.

Ofizioaren alderik txarrena?

Ez dago jaiegunik.

Eta onena?

Denbora librea.

Kioskoko lanak zer etorkizun du?

Aldatu egingo da.