Sutea izan da Larrañaga zerrategian

Uztarria.eus 2020ko mar. 25a, 09:46

Atzo, asteartea, 23:00 aldera piztu zen sua Oñatz bidean dagoen Larrañaga zerrategian. Ordubete inguru behar izan zuten suhiltzaileek sua itzaltzeko. Zerrategikoek Uztarriari adierazi diotenez, "uste baino kalte txikiagoa" eragin du suak.

Atzo, 23:00 inguruan, sua piztu zen Oñatz bidean Goenako kanpan dagoen Larrañaga zerrategian. Azpeitiko eta Zarauzko suhiltzaileak joan ziren sua itzaltzera, eta haiek azaldu dutenez, ordubete inguru behar izan zuten horretarako. Zerrategiko estruktura ez du kaltetu suteak, eta lantegiko ordezkariak Uztarria.eus-i adierazi diotenez, "uste baino kalte gutxiago" eragin du suak. Hala adierazi du: "Egurra lehortzeko labearen ondoan piztu zen sua, eta hura lehertuko ote zen beldur ginen, baina ez da horrelakorik gertatu".