Ur ihesa izan da Jesus Maria komentuan

Uztarria.eus 2020ko mar. 2a, 15:51

Jesus Maria komentuan ur ihesa izan da gaur goizean, 08:00 aldera, eta suhiltzaileek bertaratu behar izan dute arazoa konpontzera. Suhiltzaileek azaldu dutenez, eraikineko ganbaran hainbat ur depositu dituzte, eta horietako bat hondatu egin da; ondorioz, ur ugari galdu du, eta ura komentu barrura erortzen hasi da. Horren aurrean, suhitzaileek depositua hustu dute, eta momentuz, arazoari irtenbidea eman diote. Hori bai, suhiltzaileen arabera, orain iturginak aztertu beharko du zer gertatu den.