Egunean Behin

Ezterenzubi da Egunean Behinen Uztarriaren taldeko asteko irabazlea

Uztarria.eus 2020ko ots. 17a, 08:53

Joan zen astean puntu gehien batu zituen jokalaria Ezterenzubi izan zen. Txintxu gozotegian gosari bat irabazi du hark, eta saria eskuratzeko Uztarriarekin jarri beharko du harremanetan ahalik eta azkarren, e-posta bidez.

Bukatu da Egunean Behin jokoaren hirugarren denboraldiko bigarren astea ere. Otsailaren 10etik 16ra bitarteko astean Ezterenzubi izan da puntu gehien –521,84– batu dituen jokalaria, eta beraz, Txintxu gozotegian gosari bat irabazi du. Saria eskuratzeko uztarria@uztarria.eus-era mezua idatzi beharko du izen-abizenak eta telefono zenbakia zehaztuta, ahalik eta azkarren. Hirugarren denboraldiak irauten duen bitartean, astero, Txintxu gozotegiak emandako gosari bat izango da jokoan.

Taldera batzeko jarraibideak

Uztarriak taldea sortu zuenetik goraka doa parte-hartzaile kopurua: dagoeneko 842 lagun daude taldean. Egunean Behin aplikazioa Google Play edo App Store plataformetatik deskargatu behar da. Aplikazioaren behealdean kokatzen den Taldeak atalean, (+) ikurra zapaldu, giltzari klikatu eta C6BB98 kodea sartu behar da; UZTARRIA (Azpeitia) izeneko taldera batzea lortuko du erabiltzaileak orduan. Jokoa astelehenean hasiko bada ere, taldera batzeko aukera dago jada.