Erakusketa berria jarri dute Aisialdin

Uztarria.eus 2020ko ots. 14a, 13:06

Erakusketa berria jarri dute Aisialdi Gastrotokian. Hain zuzen ere, Leticia Masaren obrak zintzilikatu dituzte tabernako hormetan. Arte Ederretako ikaslea da Masa, eta hark eskolarako egindako hamalau lan aukeratu eta jarri ditu Aisialdin. Datozen asteetan ikusgai izango dira Masaren lanak.