Zortzi urtez Janari Bankuan egindako lana aitortu die Azpeitiko Udalak

Uztarria.eus 2020ko ots. 12a, 19:13

Zortzi urte pasatu dira Azpeitiko Janari Bankua martxan jarri zutenetik. Zortzi herritarrek sorreratik eta orain dela hilabete batzuek arte, Janari Bankuan jardun dute boluntario. Orain, Azpeitiko Udalak urte hauetan guztietan egin duten lana aitortu eta eskertu die. "Denbora gero eta preziatuagoa den gizarte honetan, okerren pasatzen ari direnei zuen laguntza eskaintzeko denbora hartzea eskertu nahi dizuegu. Eskerrik asko, beharra zutenei lagunduz, Azpeitia hobea egiteagatik", azaldu die aitortza ekitaldian Nagore Alkorta alkateak.