Emakumeen Txokoko harrera eraberritu dute

Uztarria.eus 2020ko ots. 10a, 18:33

Emakumeen Txokoko harrera eraberritu dute. Lehen, more kolorea zuten gune horretako hormek, eta orain, mural bat margotu dute horien gainean. Irune Aramendik eta Leire Arenasek margotu dute irudia. Emakumeen Txokoko harreran, emakumeei zuzendutako zerbitzuen inguruko informazioa, indarkeria matxista kasuetarako zerbitzuen inguruko azalpenak, Emakumeen Txokoko espazioen kudeaketaren inguruko kontuak, berdintasun gaien inguruko aholkularitza eta abar jaso ditzakete herritarrek.

Honako itxura zuen lehen Emakumeen Txokoko harrerak: