Nahia Odriozola lehenen, Gipuzkoako Amateurren Txapelketako aurreneko jardunaldian

Uztarria.eus 2020ko ots. 4a, 17:40

Joan zen asteburuan hasi zen Gimnastika Erritmikoko denboraldia hainbat mailatako kirolarientzat, tartean Azpeitiko Loretoki taldeko bi lagunentzat. Hain zuzen ere, Bergaran hasi zuten Gipuzkoako Amateurren Txapelketako lehen jardunaldia, eta lan ezin hobea egin zuen Nahia Odriozolak bakarka. Izan ere, pilotarekin egindako ariketa tarteko, Jubenil A mailako lehen postua eskuratu zuen urrestildarrak. Tolosarekin aritu zen taldekako ariketan, eta haiek ere lehenengo postua erdietsi zuten. Dena den, ez zen Odriozola izan lehian aritu zen azpeitiar bakarra. Zihara Alkortak ere bakarkako ariketa egin zuten Kadete B mailan; lehen aldiz aritu zen banaka, eta 14. postuan sailkatu zen. Bestalde, benjamin, alebin eta infantil mailako gimnastek otsailaren 16an hasiko dute denboraldia, Zarautzen. Argazkian, Alkorta eta Odriozola.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide