Kantujira taldearen liburuxka, Nerea Eskulanak dendan salgai

Uztarria.eus 2020ko urt. 28a, 10:27
Kantujira taldearen liburuxka.

300dik gora kantu jasotzen dituen argitalpena bost euroan eskura daiteke Errebaleko saltokian. Momentuz, han eta taldearen kalez kaleko saioetan izango da erosteko aukera.

Azpeitiko Kantujira taldeak bere emanaldietan abesten dituen kantuak jasotzen dituen liburuxka argitaratu berri du. 300dik gora kantu jaso dituzte argitalpenean eta 500 ale plazaratu dituzte.

Ale bakoitza bost euroan salgai jarri dute, nahi duten herritarrek eros dezaten. Hasieran kalean, Kantujirakoek egiten dituzten emanaldietan, saltzeko asmoa azaldu zuten taldekideek. Orain, saltoki egonkorra ere badute liburuxkarentzat, Nerea Eskulanak dendan ere eros baidaiteke. Laster beste saltoki egonkorren batean ere jarri nahi lukete Kantujirakoek beren liburuxka, baina momentuz, Errebaleko dendara jo dezakete herritarrek hura erostera.