Sarrera gutxi batzuk gelditzen dira Pirritx, Porrotx eta Marimototsen zapatuko emanaldietarako

Uztarria.eus 2020ko urt. 27a, 11:30

16:00etan eta 18:30ean izango dira emanaldiak, eta bi saioetarako eskura daitezke sarrerak Kulturaz kooperatibaren webgunean, 8,5 euroren trukean. Soreasu antzokian eskainiko dute Bizi dantza ikuskizun berria.

Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek Bizi dantza izeneko ikuskizun berriaren bi emanaldi eskainiko dituzte larunbatean Soreasu antzokian, eta saio horietarako sarrera gutxi batzuk baino ez dira gelditzen sailgai. Kulturaz kooperatibaren webgunean eros daitezke saldu gabe dauden sarrera horiek, 8,5 euroren trukean: batzuk 16:00etan hasiko den emanaldirako dira, eta besteak, 18:30ean izango denerako. Zapatuan bertan ere salduko dituzte sarrerak, Soreasuko lehiatilan.

Uztaro haurreskolako guraso elkarteak antolatu ditu saioak, udalaren eta Kulturaz kooperatibaren laguntzarekin. Bildutako dirua haurreskolako sukaldea eta bertako produktuz osatutako menuak bermatzeko eta bultzatzeko erabiliko dutela azaldu dute Uztaroko kideek. Gainera, herriko dantza taldeek parte hartuko dute Bizi dantza ikuskizunean.