12.000 euro utzi ditu Azpeitian Gure Eskuren Tripontziaren zozketak

Uztarria.eus 2020ko urt. 20a, 12:05

24628 zenbakiari egokitu zaio bigarren saria, eta zenbaki horren serie osoa –zortzi txartel edo boleto– Azpeitian saldu zen. Txartel bakoitzak 1.500 euroko saria du.

Gaur egin du Gure Eskuk aurtengo Tripontziaren zozketa, eta bigarren saria Azpeitian saldutako 24.628 zenbakiari egokitu zaio. Zenbaki horren serie osoa –zortzi txartel edo boleto– saldu ziren Azpeitian; horrenbestez, guztira 12.000 euro utzi ditu Tripontziak herrian, eta zenbaki saridunaren txartel bakoitzaren jabeak 1.500 euro poltsikoratuko ditu.

Deustun saldutakoa da zozketaren sari nagusia eta lehen saria banatu dituen zenbakia (08121), eta Donostiara joan da hirugarren saria (17541 zenbakia).