Jon Orbegozok Azkoitiko Udazkeneko Tenis Txapelketa irabazi du

Uztarria.eus 2020ko urt. 18a, 15:58

Jon Orbegozo azpeitiarrak Azkoitiko Udazkeneko Tenis Txapelketa irabazi du. Gaur eguerdian, zapatua, jokatu dituzte Azkoitiko tenis pistetan finalak. Final nagusian aritu da azpeitiarra Agustin Quintanaren aurka, eta 6-1 eta 7-5 gailendu da Orbegozo. Quick mailako finala ere jokatu dute Txerloiako tenis pistetan.