Punk doinuez gozatzeko aukera izango da zapatu gauean Sanagustin kulturgunean. Izan ere, 22:30etik aurrera agertokian izango dira Distorsion eta Baserriko Ollaxkue Labien taldeak. Punk eta rock doinuak sortzen dituen Barakaldoko taldea da Distorsion, 1985. urtean sortutakoa, hain zuzen ere. Baserriko Ollaxkue Labien taldea, berriz, Azpeitikoa da, eta 113 bala diskoa aurkeztuko du larunbatean. Kontzertuak doakoak izango dira.