Bi autoren arteko trafiko istripua gertatu da Urrestillan, pertsona bat arin zaurituz

Uztarria.eus 2020ko urt. 12a, 14:35

Eguerdian, 12:00 aldera, bi autok elkarren aurka talka egin dute Urrestillan. Autoetako batean zihoan pertsona bat arin zauritu da eta Zumarragako Ospitalera eraman dute.

Urrestilla parean, GI-2635 errepidean, trafiko istripua gertatu da gaur, igandea, 12:00 aldera. Bi autok elkar jo dute, eta autoetako batean zihoan emakume bat arin zauritu da. Zauritutakoa anbulantzian Zumarragako Ospitalera eraman dute.