Lagun giroan, dozenatik gora gaztetxok jokatu dute V. Oilo Soro Xake Sariketa

Uztarria.eus 2019ko abe. 28a, 12:48

Bosgarren urtez jarraian, Gabonetako Oilo Soro Xake Saria jokatu zuten atzo, abenduak 27, Oilo Soro elkartean. 16:00etan hasi zen txapelketa, eta guztira, Gipuzkoako hainbat txokotako hamasei gaztetxok parte hartu zuten lehian. Jokalari bakoitzak hamar minutuko sei partida jokatu zituen. Errenteriako Markel Dominguez izan zen saioko irabazlea, puntu gehien eskuratuta.  Behin partidak amaituta, mokatutxoa egin zuten elkartean bertan, elkar ezagutzeko aukera aprobetxatuta. 

Hona hemen sailkapena, osorik: 

1-Markel Dominguez. (Errenteria) 
2-Aitor Alzibar. (Zarautz) 
3-Ivan Gonzalez. (Beraun) 
4-Iñaki Alzibar. (Zarautz) 
5-Lizar Linazisoro. (Zumaia) 
6-Ur Sanchez. (Azpeitia) 
7-Beñat Aristegi. (Azpeitia) 
8-Julen Alkorta. (Zumaia) 
9-Eñaut Goñi. (Zumaia) 
10-Saioa Urdangarin. (Villabona) 
11-Unai Lopez de Sabando. (Elgoibar) 
12-Lander Ibarzabal. (Azpeitia) 
13-Mikel Lopez de Sabando. (Elgoibar) 
14-Asier Arakistain (Elgoibar) 
15-Unai Saura (Bartzelona) 
16-Kaiet Mujika. (Azpeitia)