Giro bikainarekin hasi da alebin mutilen 2020ko Azpeitia Cup txapelketaren sailkapen fasea

Uztarria.eus 2019ko abe. 27a, 18:12

Eguraldia lagun, gaur goizean ekin diote Alebin mutilen Azpeitia Cup txapelketaren 2020ko ediziorako sailkapen faseari Garmendipeko futbol zelaietan. Guztira, 36 taldek eman dute izena txapelketaren aurretiko faserako, eta gaurtik igandera bitartean jokatuko dituzte partidak, zazpi multzotan banatuta. Multzo horietatik nagusitzen diren lau taldeek lortuko dute ekainean jokatuko den Azpeitia Cup txapelketan aritzeko txartela, eta horiek talde handiekin lehiatzeko parada izango dute.

Sailkapen faseko partidak jokatzen ari diren taldeetako batzuk dira Lagun Onak, Zumaiako, Anaitasuna, Real Union, Antiguoko, Orioko, Basander eta Logroño. Gaur eta bihar goizean zein arratsaldean jokatuko dituzte partidak Garmendipeko zelaietan. Igandean, berriz, 09:00etatik 14:30era. bHonako lotura honetan ikus daitezte egunotako partiden ordutegiak.