Alebin mutilen Azpeitia Cup txapelketaren aurretiko fasea jokatuko dute abenduaren 27an, 28an eta 29an

Uztarria.eus 2019ko abe. 23a, 12:16
2019ko Azpeitia Cup txapelketako irabazleak. (Azpeitia Cup)

Guztira, 36 talde arituko dira lehian Garmendipeko zelaietan, eta horietatik lauk lortuko dute 2020ko ekainean jokatuko den Azpeitia Cup txapelketara sailkatzeko txartela.

Alebin mutilen Azpeitia Cup txapelketaren 2020ko ediziorako sailkapen fasea jokatuko dute abenduaren 26an, 27an eta 28an Garmendipe kirol guneko futbol zelaietan. Guztira, 36 talde ariko dira lehian, eta horien artean daude, Lagun Onak, Zumaiako, Anaitasuna, Real Union, Antiguoko, Orioko, Basander eta Logroño. Lau taldek lortuko dute ekainean jokatuko den Azpeitia Cup txapelketan aritzeko txartela, eta horiek talde handiekin lehiatzeko parada izango dute. Aurreko edizioetan Garmendipeko futbol zelaietan izan dira, besteak beste, Bartzelonaren, Atletico Madrilen, Valentziaren, Real Madrilen, Vila-realean, Eibarren, Realaren, Athleticeken eta Alavesen harrobietako taldeak. 

 Honako lotura honetan ikus daiteke datozen egunetako partiden egutegia.