Alberdi II.ak irabazi du Bankoa Credit-DV pilota txapelketa

Uztarria.eus 2019ko abe. 22a, 18:52

Bankoa Credit-DV pilota txapelketaren finalak jokatu dituzte gaur, igandea, Zarauzko Aritzbatalde pilotalekuan, eta han lehiatu da Alberdi II.a pilotari azpeitiarra, gizonezko promesen mailan. Alberdik Morgaetxeberria izan du lagun, eta bi pilotariek De La Fuente-Erkiaga bikotea izan dute aurrez aurre; azkenean, azpeitiarra eta zornotzarra nagusitu dira norgehiagokan, 22-14 irabazi baitute partida. Gizonezkoen mailako finalak ez ezik, emakumezkoen lau terdiko banakakoak eta seniorrenak ere jokatu dituzte Zarautzen. 

Finaleko argazki gehiago ikusteko, joan urolakosta.hitza.eus webgunera.