Iñigo Agirre: "Jaiotza ez bestelakoak eta euskal ukitua dutenak saltzen dira gehien"

Uztarria.eus 2019ko abe. 23a, 13:47
Iñigo Agirre, Gabon apaingarriz betetako erakusleihoaren ondoan. (Nerea Uranga)

Gabonetako apaingarriak saltzen ditu Agirrek bere dendan eta horien gaineko galderak egin dizkio Nerea Uranga kazetariak ofizioen elkarrizketa txikirako, 2019ko abenduko Uztarria aldizkarian.

Erakusleihoa prestatzen, zenbat urte?

1977tik; aurretik osabak ere jartzen zuen.

Gero eta lehenago prestatzen duzu...

Azken sei-zortzi urtean azaroko hirugarren asterako.

Jaiotza ala pinua?

Pinua.

Gehien saltzen den Gabon apaingarria?

Jaiotza ez bestelakoak eta euskal ukitua dutenak.

Joerak aldatu dira?

Bai, azken hamarkadan, batez ere. Lehen jaiotzak saltzen ziren gehien.

Aita Noelik eskatu al dizute?

Bai, baina herritarrek badakite irudi hori ez dagoela gure dendan.

Argiak, nolakoak?

Kolore bakarrekoak.

Erakusleihoa inoizko zikinen...

Bai, baina ni pozik umeen aurpegiak ikusita