Miren Gaztañaga eta Maider Oleaga parez pare, 'Inork ez zekin igaro gabe' saioan

Uztarria.eus 2019ko abe. 19a, 15:55

Inork ez zekin igaro gabe ekitaldia egin zuten atzo, asteazkena, Dinamoa sormen gunean. Miren Gaztañaga antzerkigileak eta Maider Oleaga zinemagileak parte hartu zuten saioan; hain justu, Gaztañagak egindako galderei erantzuten aritu zen Oleaga. Besteak beste, Muga deitzen da pausoa filmaren egilea da zinemagilea, eta horren inguruan aritu zen solasean, batez ere. Sormen prozesuaren eta bere lan egiteko moduaren inguruko galderak egin zizkion Gaztañagak, eta bere esperientzia azaldu zuen Oleagak. Hitzaren Eskolaren barruko ekitaldi irekia izan zen atzokoa; eta beraz, Hitzaren Eskolako ikasleek ez ezik, herritarrek ere izan zuten bertaratzeko aukera.